GASCAk “Km 0” ziurtagiria lortu du bere sukalde, harategi eta biltegian. Certex Ziurtagiri Institutuak aitorturiko dokumentu honez gain, Elikadura Arduratsu Sarearen partaide izatera pasa gara, bai eta Aztarna Hidrikoa den ISO 14046:2014 eta Karbono Aztarna den ISO 14064:2012 ziurtagiriak lortu.

Aitortza hauek Gascak eginiko lanari balioa ematen diete; beti izan duen kalitate, sasoiko eta gertuko kontsumo irizpideei indarra emanez. Balore hauekin jasangarritasuna, gertutasuna eta ekonomia zirkularra produkzio etapa guztietan landuz.

Gainera, ziurtagiriak enpresak duen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuen aitortza ere adierazten du. Besteak beste elikadura segurtasuna eta nutrizio hobekuntzak, elikadura osasuntsu bat oinarri duen bizimodua, produkzio eta kontsumo arduratsu baten nahia eta aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak garrantzitsuenen artean.
Km 0 konpromisoa ingurugiroarekin egin daitekeen hautu jasangarri eta errespetuzkoena da, ekoizle/kontsumitzaile zirkuitu laburrak indartuz eta ondorioz, negutegi efektua sortarazten duten gasen gutxitzea lortuz.

Bereizgarri hau aitzaki, GASCAk etengabeko hobekuntza bermatzen du bere prozesu guztietan, geroz eta ekonomia gertuagoko eta jasangarriagoa indartuz.