
Ikastetxeak
Kalitatea zure seme-alaben jantokira eramaten dugu
Egunero-egunero, gutxi gorabehera 20.000 ume eta gazteren janaria zerbitzatzen dugu ikastetxe publiko eta pribatuetan, institutuetan, kanpamenduetan eta udalekuetan. Gure helburu nagusia menuen kalitate gorena da; horregatik, era askotako platerak prestatzen ditugu, nutrizio aldetik orekatuak, gazteek ahogozatuz jateko.
Jantokietako zerbitzua osatzeko, begiraleak dauzkagu umeak eta gaztetxoak zaintzeko.
Enpresak eta lantegiak
Kalitaterik handiena zure lantokian
Gastronomía Cantábrican enpresa eta lantegiei eskaintzen diegu zerbitzua, eta haientzat sukaldaritza tradizionaleko menuak eskaintzen ditugu.
Bezeroen neurrira egindako menuak eskaintzen ditugu, eta horrela, bakoitzak bere gustuen arabera aukera dezake.
Hainbat plater desberdin eskaintzen ditugu, guztiak egunean prestatutakoak. Gure menua lehenengo eta bigarren platerek eta postreak osatzen dute.


Egoitzak
Zerbitzurik onena adinekoentzat
Badakigu jateko ordua oso garrantzitsua dela egoitzan daudenentzat, eta, horregatik, etxeko menua eskaintzen dugu, orekatua, haien osasuna kontuan hartzen duena.
Egoitza batean zailagoa da janaria kudeatzea, batetik, bezeroen eguneko otordu-kopurua handiagoa delako, eta bestetik, dieta bereziak daudelako; horregatik, gure baliabideak erabiltzen ditugu eta langileak buru-belarri aritzen dira bezeroak gustura gera daitezen.
Oso garrantzitsua da gure langileak eta egoitzako zuzendaritza eta/edo mediku saila harremanetan egotea, egoiliarrei menu orekatua prestatzeko.
Egoitzaren kudeaketa integrala eskaintzen dugu:
Haurtzaindegiak
Etxeko txikienak zaintzen ditugu
Etxeko txikienen beharrizanetara egokitzen ditugu gure menuak. Murtxikatze hasierak kontutan dituen edozein menu eskaintzen dugu, edozein intolerantzia edota alergia kontutan izanda, ahalik eta zerbitzurik pertsonalizatuena eskaitzeko asmoz.


Ospitaleak eta klinikak
Elikadura, arin eta ondo suspertzeko berme gisa
Badakigu elikadura oso garrantzitsua dela ospitalean dauden gaixoen eboluzioan; hori dela eta, osasun arloko teknifikazio handiko langile talde bat osatu dugu, teknologia berriak ospitaleetako sukaldaritzan ezartzeko gai dena: