Skip links

Zerbitzuak

Zerbitzu integrala in situ

Cocina In Situ

Sukaldea duten zentroetan, GASCAk zerbitzu integral hau eskaintzen die bezeroei:

Gure sukaldeetatik zure mahaira

Sukalderik gabeko zentroak

Sukalderik ez daukaten bezeroei catering zerbitzua eskaintzen diegu: janaria gure sukalde zentraletan prestatu eta haien instalazioetara eramaten dugu.

Hiru zerbitzu-lerro eskaintzen ditugu:

Catering hotza

Janaria egunero prestatu, 1º C-n hoztu eta ontziratu ondoren, bezeroaren hozkailuetara eramaten dugu. Sistema horren bitartez, bezeroak ordutegi malgutasuna dauka, berak nahi duenean erabil dezakeelako janaria.

Catering sistema mistoa

Sistema biak erabiltzen dira: batetik, catering beroa, eta bestetik, hornigaiak eta bigarren plater batzuk in situ prestatzen dira.

Catering beroa

Egunero janaria prestatzen dugu eta, ontziratu ondoren, berehala eramaten da bezeroaren instalazioetara. Horrela, kontsumoa berehala egiten denez, inbertsio eta langileen gastuak txikiagoak dira.

Eguneko menua zure etxean edo lantokian

GASCA Gourmet

Hiru urrats baino ez dituzu bete behar janaria zure etxean edo lantokian bertan edukitzeko.

1. URRATSA
Aukeratu menu-aukeretatik nahi dituzun platerak. Hainbat aukera dituzu lehenengo plateren artean, bigarrenetan eta postreetan.
 
2. URRATSA
Eskaera egin ondoren, gure garraio-zerbitzuak egunero eramango dizu. Hozkailuan gorde beharko da.
 
3. URRATSA
Kontsumitu aurretik, mikrouhin-labean berotu eta jateko presta izango duzu.
 

Garbiketa gure eskuetan utzi

Garbiketako zerbitzu integrala

Duela 20 urte baino gehiago, Gastronomía Cantábrica garbiketa-zerbitzuak ematen hasi zen ikastetxe, egoitza eta bestelako lekuetan. Zerbitzu osoa ematen dugu: langileen kudeaketa, garbiketako produktuen erosketa eta lanaren antolaketa eta plangintza.

Hauxe da gure balio erantsi nagusia:

Zaintza

GASCA taldeko enpresa batek emandako zerbitzuak Servyrest

Jantokia

» Elikadura-, higiene- eta jokabide-ohiturak
» Denetik jan behar dela ikastea
» Jokabide egokia mahaian
» Higiene-ohiturak hartzea (eskuak eta hortzak)

Autobusa

» Igo eta jaisteko laguntza
» Bertaratze-kontrola
» Segurtasun-baliabideen kontrola eta ikuskapena

Haurtzaindegia

» Begirale tituludunak: teknikari espezializatua, puerikulturako laguntzailea…
» Zaintza garapenean, segurtasunean, elikaduran eta garbiketa pertsonalean
» Hezkuntza-garapena jolasen bidez

Eskolaz kanpokoak

» Sormena eta irudimena garatzeko jarduerak: musika, antzerkia, dantzak, eskulanak…
» Kirola ohitura osasungarri gisa bultzatzea

Arrakasta bermatuta ekitaldi berezietan

Ekitaldiak eta ospakizunak

Edozein motatako ekitaldi berezietan ematen dugu zerbitzua: otordu jendetsuak, enpresa-bazkariak, kongresuak, bataioak, ezkontzak, jaunartzeak eta bestelako ospakizunak.

Zerbitzua nahi duzun tokian ematen dizugu: hotelak, kongresu-jauregiak, enpresak, kiroldegiak, frontoiak, finka pribatuak.

Den-dena nahi duzun bezalaxe egoteaz arduratzen gara: karparen instalazioa, mahaietako apaingarriak, tresneria, beirateria, mahai-zapiak, loreak, musika eta entretenimendua, umeen zaintza, eta, oro har, zure ekitaldia ezin hobeto antolatzeko behar den guztia.

30 urte baino gehiago eskola-jantokian zure seme-alaben elikadura zaintzen.

Nutrizio-aholkularitza

Orain aurrerago joan nahi dugu eta zuen seme-alaben eguneroko dieta osatzeko laguntza pertsonalizatua eskaini nahi dizuegu, gosari eta afarirako ideia berriak emanez.

Alokairu-zerbitzua

Ontziteria, beirateria, tresneria, mahaiak eta aulkiak alokatzeko zerbitzua daukagu, bezeroen beharrizanei egokitua, bai ale-kopuruari bai kalitate-prezioa erlazioari dagokionez. Gure biltegietako langile espezializatuak materiala garbi eta ordenatuta mantentzeaz arduratzen dira, eskariak azkar eta eraginkortasunez prestatzeko.