Sukaldea In Situ

Zerbitzu integrala in situ

Sukaldea duten zentroetan, GASCAk zerbitzu integral hau eskaintzen die bezeroei:

  • Lehengaiak, garbiketako produktuak, tresneria, ostalaritzako ekipamendua eta abar erostea.

  •  Dieta egokian oinarritutako menuak prestatzea, bezeroen beharrizanei egokituak.

  • Dieta bereziak prestatzea eta aholku ematea.

  • Sukalde, jantoki, garbiketa eta zaintzako langileak hautatu eta kontratatzea.

  • Ekipamendu eta instalazioei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eta zuzendaritza teknikoa.

  • AAKPK sistemaren kontrola eta jarraipena.

  • Kualifikazio handiko langileek (ikuskatzaileak, dietistak, elikagaien teknologoak) zerbitzuaren jarraipena egitea.

Sukalderik gabeko zentroak

Gure sukaldeetatik zure mahaira

Sukalderik ez daukaten bezeroei catering zerbitzua eskaintzen diegu: janaria gure sukalde zentraletan prestatu eta haien instalazioetara eramaten dugu.
Hiru zerbitzu-lerro eskaintzen ditugu:

Catering beroa

Egunero janaria prestatzen dugu eta, ontziratu ondoren, berehala eramaten da bezeroaren instalazioetara.
Horrela, kontsumoa berehala egiten denez, inbertsio eta langileen gastuak txikiagoak dira.

Catering hotza

Janaria egunero prestatu, 1º C-n hoztu eta ontziratu ondoren, bezeroaren hozkailuetara eramaten dugu. Sistema horren bitartez, bezeroak ordutegi malgutasuna dauka, berak nahi duenean erabil dezakeelako janaria.

Catering sistema mistoa

Sistema biak erabiltzen dira: batetik, catering beroa, eta bestetik, hornigaiak eta bigarren plater batzuk in situ prestatzen dira.

GASCA Gourmet

Eguneko menua zure etxean edo lantokian

Hiru urrats baino ez dituzu bete behar janaria zure etxean edo lantokian bertan edukitzeko.

1. Urratsa

1. Urratsa

Aukeratu menu-aukeretatik nahi dituzun platerak. Hainbat aukera dituzu lehenengo plateren artean, bigarrenetan eta postreetan.

2. Urratsa

2. Urratsa

Eskaera egin ondoren, gure garraio-zerbitzuak egunero eramango dizu. Hozkailuan gorde beharko da.

3. Urratsa

3. Urratsa

Kontsumitu aurretik, mikrouhin-labean berotu eta jateko presta izango duzu.

Sistema hau oso egokia da bulegoentzat eta talde txikientzat, jantoki txikia, hozkailua eta mikrouhin-labea besterik ez delako behar.
Gainera, denbora gehiago edukiko duzu zuretzat, oso erraz prestatzen delako eta ez duzulako harrikoa egin behar.
Eskariaren barruan ogia eta gatzozpina sartzen dira.
Informazio gehiago esteka honetan:

DESCARGATU MENU EREDUA (PDF)
DESCARGATU BULEGOTARAKO CATERINGA (PDF)

Garbiketako zerbitzu integrala

Garbiketa gure eskuetan utzi

Duela 20 urte baino gehiago, Gastronomía Cantábrica garbiketa-zerbitzuak ematen hasi zen ikastetxe, egoitza eta bestelako lekuetan. Zerbitzu osoa ematen dugu: langileen kudeaketa, garbiketako produktuen erosketa eta lanaren antolaketa eta plangintza.
Hauxe da gure balio erantsi nagusia:

  • Ikuskatzaile espezializatu baten kontrola eta ikuskapena.

  • Garbiketa-planen ezarpena.

  • Punta-puntako teknologien erabilera: mikrozuntzak, ekorketa eta plateren garbiketa laua, eta produktu kimikoen dosifikatzea.

  • Sukalde, garbiketa eta zaintzarako behar diren langileen hautaketa eta kontratazioa.

  • Garbiketako material eta produktuen salmenta eta aholkularitza.

Zaintza

Hezkuntzako zerbitzu osagarria eskaintzen dugu: Haur Hezkuntzan esperientzia zabala duten begirale espezializatuak.
Profesional ugari ditugunez, mota askotako zerbitzuak eman ditzakegu eta azkar erantzun diezaiokegu edozein ustekabekori.

GASCA taldeko enpresa batek emandako zerbitzuak

  • 500 begirale

  • Espezializatuak eta elebidunak

  • Etengabe trebatu eta birziklatzen dira

  • Bullying-eskola jazarpenari buruzko ikastaro eta mintegiak

  • %100eko eraginkortasuna ordezkapenetan

Argibide gehiago gure informazio-liburuxkan

informazio PDF-a

Jantokia

» Elikadura-, higiene- eta jokabide-ohiturak
» Denetik jan behar dela ikastea
» Jokabide egokia mahaian
» Higiene-ohiturak hartzea (eskuak eta hortzak)

Autobusa

» Igo eta jaisteko laguntza
» Bertaratze-kontrola
» Segurtasun-baliabideen kontrola eta ikuskapena

Haurtzaindegia

» Begirale tituludunak: teknikari espezializatua, puerikulturako laguntzailea…
» Zaintza garapenean, segurtasunean, elikaduran eta garbiketa pertsonalean
» Hezkuntza-garapena jolasen bidez

Eskolaz kanpokoak

» Sormena eta irudimena garatzeko jarduerak: musika, antzerkia, dantzak, eskulanak…
» Kirola ohitura osasungarri gisa bultzatzea

Ekitaldiak eta ospakizunak

Arrakasta bermatuta ekitaldi berezietan

Edozein motatako ekitaldi berezietan ematen dugu zerbitzua: otordu jendetsuak, enpresa-bazkariak, kongresuak, bataioak, ezkontzak, jaunartzeak eta bestelako ospakizunak.
Zerbitzua nahi duzun tokian ematen dizugu: hotelak, kongresu-jauregiak, enpresak, kiroldegiak, frontoiak, finka pribatuak.
Den-dena nahi duzun bezalaxe egoteaz arduratzen gara: karparen instalazioa, mahaietako apaingarriak, tresneria, beirateria, mahai-zapiak, loreak, musika eta entretenimendua, umeen zaintza, eta, oro har, zure ekitaldia ezin hobeto antolatzeko behar den guztia.

Gure platerak, beirateria eta mahai-tresnak argazkietan.

Nutrizio-aholkularitza

30 urte baino gehiago eskola-jantokian zure seme-alaben elikadura zaintzen.

Orain aurrerago joan nahi dugu eta zuen seme-alaben eguneroko dieta osatzeko laguntza pertsonalizatua eskaini nahi dizuegu, gosari eta afarirako ideia berriak emanez.

  • Pisuaren kontrola: nola argaldu edo pisu egokia mantendu

  • Dieta bereziak: dieta bereziak prestatzean dauzkazun zalantzak argitzen laguntzen dizugu (alergiak, intolerantziak…)

634 961 014

Ordutegia: astelehenetik ostegunera,14:30etik 16:30era.
Informazio gehiago nahi baduzu, bete formulario hau:

Formularioa

Alokairu-zerbitzua

Ontziteria, beirateria, tresneria, mahaiak eta aulkiak alokatzeko zerbitzua daukagu, bezeroen beharrizanei egokitua, bai ale-kopuruari bai kalitate-prezioa erlazioari dagokionez. Gure biltegietako langile espezializatuak materiala garbi eta ordenatuta mantentzeaz arduratzen dira, eskariak azkar eta eraginkortasunez prestatzeko.

Gure platerak, beirateria eta mahai-tresnak argazkietan.