Ikastetxeak

Kalitatea zure seme-alaben jantokira eramaten dugu

Egunero-egunero, gutxi gorabehera 20.000 ume eta gazteren janaria zerbitzatzen dugu ikastetxe publiko eta pribatuetan, institutuetan, kanpamenduetan eta udalekuetan. Gure helburu nagusia menuen kalitate gorena da; horregatik, era askotako platerak prestatzen ditugu, nutrizio aldetik orekatuak, gazteek ahogozatuz jateko.
Jantokietako zerbitzua osatzeko, begiraleak dauzkagu umeak eta gaztetxoak zaintzeko.


Ikastetxeei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak

• Sukaldea in situ.
• Sukalderik ez duten zentroak
• Zaintza-zerbitzua
• Garbiketa-zerbitzu integrala
• Ekitaldi bereziak
• Ekipamendu eta instalazioei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eta zuzendaritza teknikoa
• Nutrizio-aholkularitza

Bezeroen erreferentziak mahai-tresnen kopuruaren arabera:

• Lauaxeta Ikastola
• San Nikolas Ikastola
• Altzaga Ikastola
• Kirikiño Ikastola
• Indautxuko Jesuitak ikastetxea
• Seber Altube Ikastola
•  Urkide ikastetxea

Enpresak eta lantegiak

Kalitaterik handiena zure lantokian

Gastronomía Cantábrican enpresa eta lantegiei eskaintzen diegu zerbitzua, eta haientzat sukaldaritza tradizionaleko menuak eskaintzen ditugu.
Bezeroen neurrira egindako menuak eskaintzen ditugu, eta horrela, bakoitzak bere gustuen arabera aukera dezake.
Hainbat plater desberdin eskaintzen ditugu, guztiak egunean prestatutakoak. Gure menua lehenengo eta bigarren platerek eta postreak osatzen dute.


Enpresa eta lantegiei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak

• Sukaldea in situ.
• Sukalderik ez daukaten zentroak
• Bulegoentzako cateringa
• Garbiketa-zerbitzu integrala
• Ekitaldi bereziak
• Ekipamendu eta instalazioei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eta zuzendaritza teknikoa
• Nutrizio-aholkularitza

Bezeroen erreferentziak mahai-tresnen kopuruaren arabera:

• Unión Española de Explosivos
• Guardian Llodio
• Taller Usoa Lantegia
• Bruss Juntas Técnicas
• Derivados del Fluor

Egoitzak

Zerbitzurik onena adinekoentzat

Badakigu jateko ordua oso garrantzitsua dela egoitzan daudenentzat, eta, horregatik, etxeko menua eskaintzen dugu, orekatua, haien osasuna kontuan hartzen duena.
Egoitza batean zailagoa da janaria kudeatzea, batetik, bezeroen eguneko otordu-kopurua handiagoa delako, eta bestetik, dieta bereziak daudelako; horregatik, gure baliabideak erabiltzen ditugu eta langileak buru-belarri aritzen dira bezeroak gustura gera daitezen.
Oso garrantzitsua da gure langileak eta egoitzako zuzendaritza eta/edo mediku saila harremanetan egotea, egoiliarrei menu orekatua prestatzeko.
Egoitzaren kudeaketa integrala eskaintzen dugu:

  • Prezio, kalitate eta produktuen kontrola

  • Sukaldeko kostuen eta errentagarritasunaren ikuskapena

  • Langileen hautaketa eta mantentzea

  • Indarrean dagoen osasun eta higiene arloko arautegia betetzea eta kontrolatzea.

  • Prezio, kalitate eta produktuen kontrola

  • Menu orekatuak

  • Garbiketaren kudeaketa osoa


Egoitzei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak:

• Sukaldea in situ.
• Sukalderik ez daukaten zentroak
• Garbiketa-zerbitzu integrala
• Ekitaldi bereziak
• Ekipamendu eta instalazioei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eta zuzendaritza teknikoa

Bezeroen erreferentziak mahai-tresnen kopuruaren arabera:

•  Gazteluondo egoitza
•  Bizkotxalde egoitza
•  Arandia egoitza
•  Albiz Santiago Llanos egoitza
•  Olimpia Egoitza
•  Juan Pablo I egoitza

Haurtzaindegiak

Txikienak elikaduran hezten ditugu

Gastronomía Cantábrican elikagai solidoak jaten hasten ari diren haurtxo eta umeentzako menu bereziak dauzkagu.
Apurka-apurka elikagai berriak sartzen dira menuan, umeak onartzen dituen heinean, edoskitzarotik denetik jaten duten arte.

  • Barazkiak jaten hasteko menua

  • Haragia jaten hasteko menua

  • Arraina jaten hasteko menua

  • Murtxikatzen hasteko menua


Haurtzaindegiei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak

• Sukaldea in situ.
• Sukalderik ez daukaten zentroak
• Zaintza-zerbitzua
• Bulegoentzako cateringa
• Garbiketa-zerbitzu integrala
• Ekitaldi bereziak
• Ekipamendu eta instalazioei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eta zuzendaritza teknikoa
• Nutrizio aholkularitza

Bezeroen erreferentziak mahai-tresnen kopuruaren arabera:

•  Haurrak haurtzaindegia
•  Mis Amiguitos haurtzaindegia
•  Txiki Toki haurtzaindegia
•  Pekele haurtzaindegia
•  Chiquitín haurtzaindegia

Ospitaleak eta klinikak

Elikadura, arin eta ondo suspertzeko berme gisa

Badakigu elikadura oso garrantzitsua dela ospitalean dauden gaixoen eboluzioan; hori dela eta, osasun arloko teknifikazio handiko langile talde bat osatu dugu, teknologia berriak ospitaleetako sukaldaritzan ezartzeko gai dena:

  • Menua norberaren neurrira

  • Banaketa-sistemak

  • Platereratze zentralizatua

  • Kalitate sistemak ezartzea (AAKPK, trazabilitatea, ISO…)

  • Langileen prestakuntza

  • Sukaldearen eta solairuen arteko koordinazio-sistemak

  • Teknologia berriak (hozte-sistema, hutsean ontziratzea…)


Ospitale eta klinikei eskainitako zerbitzuak

• Sukaldea in situ.
• Sukalderik ez daukaten zentroak
• Garbiketa-zerbitzu integrala
• Ekitaldi bereziak
• Ekipamendu eta instalazioei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eta zuzendaritza teknikoa
• Nutrizio-aholkularitza

Bezeroen erreferentziak mahai-tresnen kopuruaren arabera:

•  Bermeoko ospitale psikiatrikoa
•  Zamudioko ospitale psikiatrikoa
•  Zaldibarko ospitale psikiatrikoa
•  Guimón klinika
• Mutualia