Sukalde zentralak

Gure sukalde zentralak handiak direnez, gure eskari guztiei eraginkortasunez erantzun ahal diegu, ahalik eta kalitate handienarekin

Zornotzan (Bizkaia) eta Jundizen (Araba) dauden sukalde zentraletan 15.000 eta 5.000 janari artean ekoitzi daitezke egunean.Instalazio moderno eta lehiakorrak hainbat lan-eremutan daude kokatuta, bezeroari janaria azkar eramateko aukera ematen duten leku estrategikoetan.

Zatikatzeko aretoa

Zerbitzu hau da, zalantzarik gabe, GASCAren oinarrietako bat. Haragiak merkaturatzea kontu handiz egin beharreko lana denez, zatikatzeko areto bat daukagu, haragiaren goi mailako kalitatea bermatzeko.
Aretoak punta-puntako ekipamendua dauka eta zuzentzen ditugun sukalde guztiak hornitzen ditu. Sartzen den haragia eta banatzen ditugun eskariak hobeto kontrolatzen dira horrela, osasun eta higiene arloko baldintza onenetan eta trazabilitate-sistemen bitartez.

Biltegia

2.300 m2-ko azalerari eta hozkailuen 1.360 m3-ko azalerari esker, segurtasuneko stock nahikoa eduki dezakegu, hogei egunez eta muturreko baldintzetan ekoizpen-zentro guztiei hornidura bermatzeko. Horrek erakusten du hornidura eta berehalako banaketarako gaitasuna daukagula, sektorean banaketarako dagoen flotarik handienak lagunduta.

Banaketarako logistika

Banaketarako daukagun flota merkatuko handiena da. Gaur egun, 30 ibilgailu isotermiko dauzkagu, eta haien helburua sukalde edo jantokietara garaiz heltzea da.

Kontrola eta ikuskapena

GASCAren bereizgarria

Kontrol eta Ikuskapen saila da sektoreko beste enpresa guztiengandik bereizten gaituena. Sail hori prestakuntza tekniko eta giza kualifikazio handiko profesionalek osatzen dute: sukaldariak, dietistak eta elikagaien teknologoak.
Gure iritziz, oinarrizkoa da prozesuaren fase guztien jarraipena eta kontrola egitea, langileen hautaketatik hasi eta menua eman arte: produkturik egokienaren aukeraketa, dietaren plangintza, menuaren prestaketa eta instalazioen garbiketa.
Eskaintzen dugun elikadura-kalitatea lortzeko, beharrezkoa da bezeroekin zuzenean harremanetan egotea, aholku emateko eta beharrizanei erantzuteko. Horretarako, beharrezkoa da gure profesionalak kudeatzen ditugun sukalde eta zentroetara sarritan bertaratzea.

Kalitate saila

GASCAren jardueraren lan-sektorean gero eta lehiakortasun handiagoa dago, estatu eta nazioarte mailan, eta gure enpresak egoera horri aurre egin behar dio; hori dela eta, bere enpresa-estrategia egokitu beharra dauka, sektorean liderrak izaten jarraitzeko.
Horregatik guztiagatik, ISO9001, ISO14001 eta AAKPK (Arriskuen Analisia eta Kontrol Puntu Kritikoak) egiaztagiriak dauzkagu, eta egiaztagiri horiek etengabe berrikusi eta aldatzen dira.
GASCA aitzindaria izan da sektorean Nutrizio eta Dietetika saila ezartzean; izan ere, ondo jatea osasuna dela pentsatu izan dugu beti.

Prebentzio eta kontrol bromatologikoa: lehengaiak analizatzen ditu eta langileei aholku ematen die manipulazio zuzenari buruz.

I+G+b-ren kudeaketa , produktu eta zerbitzu berriak gaur egungo eta etorkizuneko gizarte-beharrizanei egokitzeko.

AAKPK arloko aholkularitza, bezeroek beren egiaztagiria lortu eta indarrean den osasun-arautegia bete dezaten.

Laborategia

Gure menuen elikadura-kalitaterik handiena bermatzeko behar diren baliabide guztiak dauzka. Sektorean esperientzia handia duten elikagaien teknologoek zuzentzen dute laborategia, eta haiek arduratzen dira kontrolak egiteaz, sukaldean elikagaien manipulazioaren praktika egokiak egiaztatzeko. Kontrol horien artean, hauek nabarmentzen dira:
• Laminokultiboak, ontziratzeko materialaren garbitasuna eta desinfekzioa eta manipulatzaileen higienea egiaztatzeko.
• Frijitzeko olioen kontrola, konposatu polarrik ez dagoela egiaztatzeko.
• Kloro-kontrolak, gure instalazioetako sarean uretako hondakin-kloroa neurtzeko.
• Prestatutako janariaren laginak hartzea, gero analisia egiteko.
Horrez gain, kanpoko laborategi batek kontrola eta ikuskapena egiten du, elikadura-segurtasuna areagotzeko, bai eta elikaduraren kontrol, laborategi eta ikuskapen arloan gertatzen diren aurrerapen teknologikoetan eguneratuta egoteko ere.

Giza baliabideen saila

GASCAren giza baliabideen saila gure plantillako langileen hautaketaz eta prestakuntzaz arduratzen da. 2.700 pertsona baino gehiago daude sail horren mende, eta denek lan-poltsa handi bat osatzen dute; lan poltsa horren bidez, gertatzen den edozein ustekaberi erantzun azkarra eta eraginkorra eman ahal diogu.

• Langileen hautaketa eta prestakuntza
• Bajak berehala estaltzea
• Lan arloko aholkularitza
• Laneko segurtasuna eta higienea
• Langileen prestakuntza (lehenengo sorospenak, tailerrak eta entrenamendua, elikagaien manipulatzailea…).
• Lan-arriskuen prebentzioa