Enpresa

Gastronomía Cantábrica, 1978an sortua, erreferente bat da talde handientzako sukaldaritzako enpresen sektorean, bai Euskal Autonomia Erkidegoan bai beste autonomia-erkidego batzuetan (Kantabria edo Gaztela-León).

Gure langile-taldeak eta gure produktuen kalitate egiaztatuak, kalitate sailak higiene eta osasunean eta I+G+b arloan egiten duen lanarekin batera, enpresa sektorean finkatzea lortu du. Horri guztiari esker, Gasca gai da bezeroen eskari guztiei erantzun azkarra, eraginkorra eta profesionala emateko.

Langileak

Profesionalen talde bikaina

GASCAren langile-taldea gure abalik onena da zentro bakoitzaren beharrizanei hoberen egokitzen zaien zerbitzua emateko. Prest dago edozein gertaerari erantzun azkar eta eraginkorra emateko..
Talde handientzako ostalaritzako profesionalek osatzen dute GASCAren zuzendaritza. Profesional horiek esperientzia handia dute sektorean, eta egunean daude teknologia berrien arloan.
200 zentro eta egunean 42.000 otordu baino gehiago kudeatzeko, langile-talde azkarra behar da, une oro zerbitzu ona bermatzeko gai dena.
· 35 urte baino gehiago lanean
· 2.700 profesional baino gehiago

Zenbakiak gure abala dira

Langile
Otordu/menu eguneko
Biltegien azaleraren m2
Sukaldeen azaleraren m2
Bulegoen azaleraren m2
Zatikatzeko aretoaren azaleraren m2
ekitaldi urtean
Ibilgailu

Gure konpromisoa enpresa arduratsu gisa

Enpresa gisa, GASCAk badaki milaka pertsonaren bizitzan dagoela eta, beraz, konpromisoa duela gizartearekin eta ingurunearekin.
GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA da enpresaren garapen iraunkorrerako gure oinarri nagusietako bat.
Gizarte-erantzukizun korporatiboaren arloan, hauek dira gure lehentasunetako batzuk: elikadura-kalitatea eta -segurtasuna, nutrizioa eta bizimodu orekatua eta aktiboa, ingurumena zaintzea, enplegu-politikak eta lan egiten dugun komunitateei babesa eskaintzea.  KONPROMISOA HARTZEN DUGU HAUEKIN:

1. TOKIKO ENPLEGUA

GASCAk konpromiso sendoa du kalitateko enpleguarekin; horretarako, lan-baldintza egonkorrak eta tokiko esparruan garatzeko aukerak eskaintzen ditu.

2. HURBILEKO HORNITZAILEAK

Gure kulturaren barruan dago hornitzaileekin enpresa-harreman egonkor eta iraunkorrak ezartzea; horrela, produktu eta zerbitzu onenak bermatzen ditugu eta praktika eraginkorrak garatzen ditugu hornidura-kate osoan zehar.

3. KALITATEA ETA INGURUMENA

Kalitatea, elikadura-segurtasuna eta ingurumena gure enpresaren lehentasunak dira, zalantzarik gabe, eta printzipio horiek kontuan hartzen dira edozein erabaki hartzean.

4. OSASUNA

Badakigu elikadurak eragina daukala osasunean. Hori dela eta, bezeroei egokitutako menuak prestatzeko konpromisoa daukagu, adina eta elikadura-beharrizanak edozein direlarik ere.

5. BERRIKUNTZA

Erreferentziako enpresa bat gara talde handientzako sukaldaritzaren sektorean, eta hala izaten jarraitu behar dugu. Gure lan arloa aldakorra da, eta lehiakortasuna oso handia; horregatik, berrikuntza sustatzen dugu enpresaren prozesu guztietan.

Gure hornitzaileak

Gastronomía Cantábrican uste dugu funtsezkoa dela lehengai bikainak erabiltzea kalitate handiko janaria prestatzeko. Horretarako, arreta handiz hautatutako hornitzaileekin lan egiten dugu, kalitate handiko produktuak eskaintzeko.
Horrez gain, trazabilitate-sistema zehatz bat daukagu, une oro gure produktuen jatorria eta lotea identifikatu ahal izateko; sistema horren bidez, elikadura-segurtasuna bermatzen diegu gure bezeroei.
Hona hemen kalitaterik handiena lortzeko helburua betetzen laguntzen diguten hornitzaileetako batzuk: